XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Osatu ondorengo esaldiak falta zaizkien bokalak idatziz.
Beduino batek hiru seme zituen hil zenean.
Bere ondasun guztia hauxe zen; 11 gamelu zituen.
Idatzita utzi zuen testamenduak horrela zioen: seme nagusiarentzat erdia izanen da, laurden bat bigarrenarentzat eta seme txikiarentzat seiren bat uzten dut.
Gameluak ezin zirenez zatitu izugarrizko arazoa sortu zitzaien anaiei.
Halako batean oso gizon jakintsua hurbildu zen karabana batean eta denak galdezka hasi zitzaien.
Orduan gizonak, Alak emandako jakituriaz erantzun zien:
- Zuen aita zenak 12 gamelu izan balitu erraza izango zatekeen ezta?
- Noski
- Orduan, har ezazue nire gamelua eta egizue banaketa
- Ez, hori ez!
- Gamelu gabe geldituko zinateke eta.
- Ez kezkatu, nik ez dut ezer galduko.
Nola liteke posible hori?
Zenbat gamelu jasoko ditu anaietako bakoitzak?